1938an hil zitzaion aita 40 urterekin
Hizlaria(k): Juan Untzetabarrenetxea Askasibar (1929) Herria: Elgeta (Gipuzkoa)
Aita 1938an hil zitzaion. Aitak gerra denboran intendentziatik jeneroa eramaten zien soldaduei idiekin. Eurak Egoarbitza baserrian egon ziren bien bitartean. Gerra amaitu eta etxera itzuli ostean, hagineko minez Bergarara joan zen aita. Han hagina puskatu zitzaien ateratzerakoan. Etxera itzuli eta arbitarako sahatsa ateratzen ari zela, haren gasarekin hortza gangrenatuta, zortzi egunen buruan hil zen. Ilberrian sahatsa ondu egiten omen da; ilargiaren gorabeheren inguruko azalpenak. Ama alargun geratzean, aitona-amonek Frantzian bizi zen semeari etxera bueltatzeko eskatu zioten eta ama senarraren anaia harekin ezkondu zen.
Informazio gehiago: 1938an hil zitzaion aita 40 urterekin
Gerratik itzulera
-
Amarekin Eibarrera bueltatu
Ines Lezea Txurruka (1932)
Mutriku
-
Herrira buelta
Karmen Iturriaga San Vicente (1930)
Legutio
-
Aitarekin elkartu
Karmen Abarrategi Eraña (1924)
Arrasate
-
Aita gerran besamotz
Rafael Ollokiegi Yeregi (1937)
Lasarte-Oria
-
Gerra ostean Eibarrera buelta
Carmen Retenaga Eraña (1938)
Eibar
-
Mespretxuzko begiradak
Begoña Gabilondo Etxaniz (1921)
Azkoitia
-
Desfileak
Regina Gorrotxategi Miranda (1921)
Hernani
-
Julen erraldoia mutil koskorren artean Institutuan
Julen Madariaga Agirre (1932)
Bilbo
-
Itzuleran, ez lanik eta ez etxerik
Bitora Otadui Arrasate (1930)
Berriz
-
Erbestetik bueltatzerakoan hainbat traba
Miren Egaña Goya (1946)
Donostia