Gerra-garaian non egon ziren; itzultzean etxea hutsik

Gerra-garaian non egon ziren; itzultzean etxea hutsik Etxera itzuli zirenean etxea hutsik aurkitu zuten, ez abere, ez ohe… Lastoa bakarrik aurkitu zuten. Etxetik alde egin zutenean, lehenbizi Aramaioko Untzilla auzoan egon ziren, izebarenean; baina gero Garagartza auzora joan ziren ardiengatik. Gorriek -tartean euren osabak- aurrera egin zuten Durango aldera, baina beraiek ez zuten aurrera joateko gogorik eta orduantxe itzuli ziren etxera. Bien bitartean, aita eta anaia Aretxabaletako Zuatzubizkar baserrian egon ziren morroi.

Hizlaria(k): Leandra Elizburu Bilbao (1923)
Herria: Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Etxera itzuli zirenean etxea hutsik aurkitu zuten, ez abere, ez ohe… Lastoa bakarrik aurkitu zuten. Etxetik alde egin zutenean, lehenbizi Aramaioko Untzilla auzoan egon ziren, izebarenean; baina gero Garagartza auzora joan ziren ardiengatik. Gorriek -tartean euren osabak- aurrera egin zuten Durango aldera, baina beraiek ez zuten aurrera joateko gogorik eta orduantxe itzuli ziren etxera. Bien bitartean, aita eta anaia Aretxabaletako Zuatzubizkar baserrian egon ziren morroi.

Informazio gehiago: Gerra-garaian non egon ziren; itzultzean etxea hutsik

Gerratik itzulera