Gerra sasoiko elikagai eza, beldurra eta debekuak

Gerra sasoiko elikagai eza, beldurra eta debekuak Ez daki gaztetan nola zuen hainbeste indar, gerra sasoian ganorazko otordurik ia ez zuten egiten eta. Amak arroza lortzen zuen; Txinatik ekartzen omen zuten. Porruak izaten zituzten ortuan, baina sasiekin tapatuta, bestela bonbak botako zizkietelako. Arroza porruekin jaten zuten. Ganadua gauez ateratzen zuten kanpora, zerbait jan zezaten. Ez zuten ez belarrik eta ez pentsurik. Bi urtean ez zieten utzi ezer landatzen.

Hizlaria(k): Frantziska Egiguren Bereziartua (1924)
Herria: Iurreta (Bizkaia)

Ez daki gaztetan nola zuen hainbeste indar, gerra sasoian ganorazko otordurik ia ez zuten egiten eta. Amak arroza lortzen zuen; Txinatik ekartzen omen zuten. Porruak izaten zituzten ortuan, baina sasiekin tapatuta, bestela bonbak botako zizkietelako. Arroza porruekin jaten zuten. Ganadua gauez ateratzen zuten kanpora, zerbait jan zezaten. Ez zuten ez belarrik eta ez pentsurik. Bi urtean ez zieten utzi ezer landatzen.

Informazio gehiago: Gerra sasoiko elikagai eza, beldurra eta debekuak

Gerraren eragina