Niessenen jarrera gerra ostean

Niessenen jarrera gerra ostean Frankismoaren garaian, Errenteriako fabriketako nagusiek izandako jokaerari buruz hitz egiten du: Niessen zen Errenteriako fabrika handienetarikoa; jabea alemana zen, I. Mundu Gerran Alemaniatik ihes egindakoa. Wilhelm Niessenek abertzale ugari babestu zituen Errenterian. Asteburu batzuetan soldadu alemaniarrak Hendaiatik Donostiara joaten ziren arratsalde pasa, eta zigarroak banatzen ibiltzen ziren: behin Errenteriako Bar Versallesko kartela puskatu omen zuten soldaduek, I. Mundu Gerra galdu zuteneko oroitzapena ekartzen baitzien.

Hizlaria(k): Joseba Goñi Galarraga (1935)
Herria: Errenteria (Gipuzkoa)

Frankismoaren garaian, Errenteriako fabriketako nagusiek izandako jokaerari buruz hitz egiten du: Niessen zen Errenteriako fabrika handienetarikoa; jabea alemana zen, I. Mundu Gerran Alemaniatik ihes egindakoa. Wilhelm Niessenek abertzale ugari babestu zituen Errenterian. Asteburu batzuetan soldadu alemaniarrak Hendaiatik Donostiara joaten ziren arratsalde pasa, eta zigarroak banatzen ibiltzen ziren: behin Errenteriako Bar Versallesko kartela puskatu omen zuten soldaduek, I. Mundu Gerra galdu zuteneko oroitzapena ekartzen baitzien.

Informazio gehiago: Niessenen jarrera gerra ostean

Gerraren eragina