Aita hil zenekoa

Aita hil zenekoa Behin, gerraostean, Antoniok eta aitak sagarra jotzeko egokia izan zitekeen burdin puska bat topatu zuten, Zamalbidetik meza entzutetik zetozela. Egurrezko pisoiak baino eraginkorragoa izan zitekeela iruditu, nonbait. Bonba bat zen, ordea. Antonio hari txertatzeko kirtenaren bila joan zenean, aita mailuarekin burdin-puskari kolpeka hasi zen, hura askatu nahian. Orduantxe bonba lehertu eta aitak bizia galdu zuen.

Hizlaria(k): Antonio Etxebeste Artola (1926)
Herria: Errenteria (Gipuzkoa)

Behin, gerraostean, Antoniok eta aitak sagarra jotzeko egokia izan zitekeen burdin puska bat topatu zuten, Zamalbidetik meza entzutetik zetozela. Egurrezko pisoiak baino eraginkorragoa izan zitekeela iruditu, nonbait. Bonba bat zen, ordea. Antonio hari txertatzeko kirtenaren bila joan zenean, aita mailuarekin burdin-puskari kolpeka hasi zen, hura askatu nahian. Orduantxe bonba lehertu eta aitak bizia galdu zuen.

Informazio gehiago: Aita hil zenekoa

Gerraren eragina