Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Hizlaria(k): Miren Lorea Billar Altzuaran (1931) Herria: Elgeta (Gipuzkoa)
Gerran ez zuten txarto pasatu; goserik ere ez. Fronteak inguruan, baina ez fronte-frontean. Milizianoekin ere hartu-emana zuten, eta esnea saltzen zieten. Baserriko gizonezko guztiak Mallabira joanda ziren, eta beste batzuk Bilbora, ganaduarekin. Aitaren lehengusu batzuk izan zituzten sabaian gordeta, Eibartar batzuk. Senideak ziren, eta alde egin beharrean, beraien baserrian ezkutatu ziren. Hilabete egin zuten bertan, sabaian, ira pila handi bat zegoen, eta haren azpian kutxa batean ezkutatuta egon ziren. Baserri ondoan babesleku bat egin zuten, karobi zahar bat erabiliz. Baserriko ateak eta leihoak estali egin zituzten. Karabieta ingurua lubakiz beteta zegoen. Nazionalak sartu zirenean, milizianoek Aixola errekatik behera alde egin zuten; askotan, baserrietatik lapurtutako gauzekin (arropak, janaria, oiloak...).
Informazio gehiago: Gerratean fronte biren inguruan Egoarbitsa inguruan
Gerraren eragina
-
Eskolan ikasitakoak eta gehiago ikasteko gogoa
Manuel Maiz Labaka (1924)
Usurbil
-
Bi etxetan, lau bizitza
Juanita Lizarralde Eskibel (1926)
Antzuola
-
Eskolan gutxi ikasi zuten
Fidela Mendiolea Arrazola (1928) Alfonso Pagonabarraga Gastelurrutia (1928)
Abadiño
-
Soldaduek kontserbako janaria ekartzen zuten
Fermin Belamendia Arrillaga (1929)
Andoain
-
Gerragatik eskola urte bat galdu
Itziar Ajuria Garate (1924)
Elgoibar
-
Gerrako zertzeladak: alemaniarrak, italiarrak eta koinatua
Felix Olasagasti Mujika (1923)
Usurbil
-
Kanoi- eta tiro-hotsak
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922)
Elgoibar
-
Gerran auzoa hutsik
Gregoria Bengoa Argarate (1911)
Eskoriatza
-
Gerra eta kartzelak vs gerraostea eta gosea
Juliana Olaizola Gurrutxaga (1928)
Azpeitia
-
Lubakiak egiten Aramaion
Valentin Ibabe Zubizarreta (1918)
Aramaio