Gerra denborako eskolak

Gerra denborako eskolak Gerra denboran, eskolak bertan behera geratu ziren. Frontea Elgoibarren egon zen denboran, Pilarreko ikastetxean soldadu italiar eta mairuak egon ziren. Soldaduek aurrera egin zutenean, ordea, berriz hasi ziren eskolak. Abade katalan batek ematen zizkien eskolak. Lezioa galdetu eta gaizki esaten zutenean, abadeak makila batekin jotzen zituen eskuan. Anton Diru arotzak minik egiten ez zuen makila bat prestatu zion abadeari, baina abadea konturatu eta beste makila bat erabiltzen hasi zen. Frankistek hiribururen bat hartzen zutenean, kanpaiak jotzen zituzten, eta umeak eskolatik ateratzen ziren hura ospatzera.

Hizlaria(k): Bittor Arrieta Etxaniz (1926)
Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerra denboran, eskolak bertan behera geratu ziren. Frontea Elgoibarren egon zen denboran, Pilarreko ikastetxean soldadu italiar eta mairuak egon ziren. Soldaduek aurrera egin zutenean, ordea, berriz hasi ziren eskolak. Abade katalan batek ematen zizkien eskolak. Lezioa galdetu eta gaizki esaten zutenean, abadeak makila batekin jotzen zituen eskuan. Anton Diru arotzak minik egiten ez zuen makila bat prestatu zion abadeari, baina abadea konturatu eta beste makila bat erabiltzen hasi zen. Frankistek hiribururen bat hartzen zutenean, kanpaiak jotzen zituzten, eta umeak eskolatik ateratzen ziren hura ospatzera.

Informazio gehiago: Gerra denborako eskolak

Gerraren eragina