Aita Deustuko zubian lanean

Aita Deustuko zubian lanean Bilbon 3-4 hilabete eman zuten. Frankistak gerturatzean, Miraballeseko Avellanedas-era joan ziren. Denera, 50 bat iheslarik egiten zuten lo baserri bateko ganbaran. Etxeko esnea eta patatak zituzten elikagai nagusiak. Gauez teilatuan bala-hotsak entzuten ziren. Koldoren aitak Deustuko zubiaren makina-gelan jardun zuen lanean. Koldo eta arreba nagusia joaten ziren aitari bazkaria eramatera, San Frantzisko kalean bizi zirenean. Makina-gelatik aireplanoen erasoak entzuten zituzten.

Hizlaria(k): Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931)
Herria: Otxandio (Bizkaia)

Bilbon 3-4 hilabete eman zuten. Frankistak gerturatzean, Miraballeseko Avellanedas-era joan ziren. Denera, 50 bat iheslarik egiten zuten lo baserri bateko ganbaran. Etxeko esnea eta patatak zituzten elikagai nagusiak. Gauez teilatuan bala-hotsak entzuten ziren. Koldoren aitak Deustuko zubiaren makina-gelan jardun zuen lanean. Koldo eta arreba nagusia joaten ziren aitari bazkaria eramatera, San Frantzisko kalean bizi zirenean. Makina-gelatik aireplanoen erasoak entzuten zituzten.

Informazio gehiago: Aita Deustuko zubian lanean

Ekonomia gerra garaian