Gerra sasoiko bizipenak: jateko eta arroparik ez, etxeak hutsik, beldurra...
Hizlaria(k): Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Herria: Iurreta (Bizkaia)
Arriandi auzoan jendeak alde egin zuen etxeetatik, dena bertan lagata. Amak Oromiño auzora bidali zuen, senideengana, baina han ere etxea hutsik aurkitu zuen. Beldurra pasa zuen bidean. Etxe handi baten ondoko gerezi-arbolan tripa eta poltsikoak bete zituen gereziz. Etxea hutsik zegoen. Norena zen eta barrutik nolakoa zen azaltzen du. Bidean hutsik aurkitu zituen etxe guztiak. Etxe bateko arropak hartu zituzten, ez zeukaten ezer eta. Jendea etxeetara itzuli zenean, auzoko lapurrak zirela esaten zuten. Beraiei txerria eta bizikleta ostu zizkieten. Bi bandoen erdian zeudenez, gaua pasatzera Mallabienara joaten ziren. Teila-lantegia zegoen han. Umeek oilo-tokian egiten zuten lo eta nagusien kanpoan.
Informazio gehiago: Gerra sasoiko bizipenak: jateko eta arroparik ez, etxeak hutsik, beldurra...
Ekonomia gerra garaian
-
Gerra garaian etxekoak nola atera ziren aurrera
Juan Oiarzabal Abalia (1929)
Azpeitia
-
Gerratik itzulitakoak, estraperloan
Joxe Zulueta Uribe (1921)
Arrasate
-
Etxeko janaria, tropentzat
Joxe Pagadizabal Artola (1928)
Oiartzun
-
Estankoak gerrako alargunentzat
Jose Mari Cruceta Alberdi (1930)
Eibar
-
Lehendabizi erreketeak eta gero soldaduak
Maitxo Gaztañaga Etxeberria (1927) Frantxiska Iragorri Iriarte (1920)
Oiartzun
-
Senarra atxilotuta eta Derion lanean
Placida Azpitarte Egia (1915)
Berriz
-
Baserritik gertu, kortse-denda
Antton Bereziartua Lizarza (1920) Joxe Mari Bereziartua Lizarza (1927)
Donostia
-
Gerra sasoian Beasainen neskame
Bittori Goitia Larrañaga (1928)
Oñati
-
Soldadu italiarren arropa garbitzen
Pilar Araukua Andikoetxea (1933) Mari Azkarate Araukua (1924)
Bermeo
-
Gerra garaian, Ondarroan inkomunikatuta
Juanita Zelaia Balenziaga (1918)
Markina-Xemein