Neba presoaren umeak jagoten

Neba presoaren umeak jagoten Leonor eta bere lehengusinak neskak zirelako joan ziren ebakuatuta gerra garaian. Miñoia zen bere nebak gomendatuta egin zuten alde, izan ere mairuen beldur ziren, hauek neskatila gazteak erasotzen zituztelakoan. Ortuellako miñoien kuartelean egon ziren eta han azaldu zitzaizkien gero bere ama eta izeko ere. Handik Carlton hotelera joan ziren, han egon baitzen bere neba, Eusko Jaurlaritza egoitzan. Bere nebak bi ume txiki eta emaztea ere zituen han eta ume bat beraiekin bueltatu zen etxera. Neba preso eraman zutenean Iruñeara, koinata ere Iruñeara joan zen neskame eta Leonorrek zaindu zituen bere bi ilobak.

Hizlaria(k): Leonor Izagirre Iturbe (1921)
Herria: Sukarrieta (Bizkaia)

Leonor eta bere lehengusinak neskak zirelako joan ziren ebakuatuta gerra garaian. Miñoia zen bere nebak gomendatuta egin zuten alde, izan ere mairuen beldur ziren, hauek neskatila gazteak erasotzen zituztelakoan. Ortuellako miñoien kuartelean egon ziren eta han azaldu zitzaizkien gero bere ama eta izeko ere. Handik Carlton hotelera joan ziren, han egon baitzen bere neba, Eusko Jaurlaritza egoitzan. Bere nebak bi ume txiki eta emaztea ere zituen han eta ume bat beraiekin bueltatu zen etxera. Neba preso eraman zutenean Iruñeara, koinata ere Iruñeara joan zen neskame eta Leonorrek zaindu zituen bere bi ilobak.

Informazio gehiago: Neba presoaren umeak jagoten

Ihes egin beharra