Gerran Legutiotik ihesi

Gerran Legutiotik ihesi Gerra garaian, beraien etxekoak beste auzo bateko baserri batean egon ziren. Bere aita eta beste baserrikoena alkatearengana joan ziren laguntza eske eta hark esan zien Legutiotik joatea zela onena, herria hartuta baitzegoen. Gasteizera joateko asmoa zuten. Goizeko seietan irteten zihoazela bidearen alde batean milizianoak zeuden eta bestean erreketeak. Lukura heldu eta hegazkinak ikusi zituzten; umeak estolda batean sartu ziren. Gurdiari jarraituz Erretanara heldu ziren gauez. Bi familiak bi etxe desberdinetan hartu zituzten; patatak jan zituzten eta kortan, idien atzean, egin zuten lo.

Hizlaria(k): Juana Elorza Beitia (1924)
Herria: Legutio (Araba)

Gerra garaian, beraien etxekoak beste auzo bateko baserri batean egon ziren. Bere aita eta beste baserrikoena alkatearengana joan ziren laguntza eske eta hark esan zien Legutiotik joatea zela onena, herria hartuta baitzegoen. Gasteizera joateko asmoa zuten. Goizeko seietan irteten zihoazela bidearen alde batean milizianoak zeuden eta bestean erreketeak. Lukura heldu eta hegazkinak ikusi zituzten; umeak estolda batean sartu ziren. Gurdiari jarraituz Erretanara heldu ziren gauez. Bi familiak bi etxe desberdinetan hartu zituzten; patatak jan zituzten eta kortan, idien atzean, egin zuten lo.

Informazio gehiago: Gerran Legutiotik ihesi

Ihes egin beharra