Gerra hasi eta Bizkaia aldera ihesi
Hizlaria(k): Gabriel Nogues Martikorena (1920) Herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Iruñean aritu zen ikasten jostun izateko, eta oporretarako etxera etorri zenean hasi zen gerra. Gerra hasi zeneko oroitzapenak gogoan ditu: altxamenduak, erreketeak, moroak, haiei buruzko esamesak... Hemengo jendea prestatzen hasi zen moro eta erreketeen aurka egiteko, psikosia egon zen. Azkenean, jende askok alde egin zuen herritik Bizkaia aldera: Gabrielen familia Eibarko familiarteko batzuen etxera joan zen hasieran; gerora, Gorozikako baserri batera joan ziren denak batera; handik Bilbora; baina, Bilbo ebakuatu zutenean, familia guztia Frantziara joan zen eta Gabrielek Bilbon geratu behar izan zuen 17 urte zituelako. Bilbon bera bakarrik geratu zen eta nola-hala moldatu behar izan zuen aurrera egiteko. Nahita ere ezin zuen Lasartera itzuli orduan, frontea baitzegoen tartean.
Informazio gehiago: Gerra hasi eta Bizkaia aldera ihesi
Ihes egin beharra
-
Martxoaren 31ko bonbardaketa eta aita kartzelan
Lourdes Madina Zumarraga ()
Durango
-
Gerra garaian Alde Zaharra hustu egin zen
Begoña Agote Martiarena (1923) Miren Arantzazu Agote Martiarena (1927)
Donostia
-
Ihesaldiko urteak
Miren Zarraga Pagola (1932)
Andoain
-
Gallartan ere abioien erasoak
Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939)
Sopela
-
Gerra denboran, Plentzian, Laredon eta Asturiasen
Karmen Riesgo Oñederra (1924) Koro Riesgo Oñederra (1919)
Deba
-
Ingalaterrara Habana itsasontzian
Pili Jaio Saez (1921)
Pasaia
-
Capbretonen bizi izan ziren
Mari Kruz Alkain Jauregi (1926)
Hondarribia
-
Emilio jaioberria zela, ebakuazioa Allendelaguara (Kantabria)
Emilio Esturo Altuna (1937) Kontxi Esturo Altuna (1945) Idoia Esturo Lauzirika (1962) Julen Guttadauro Esturo (1998)
Amorebieta-Etxano
-
Falangista baten etxean Santanderren
Luciana Larreategui Arizaga (1912)
Eibar
-
Bonbardaketatik Orozketara ihesi
Martina Gallastegi Mendia (1921)
Durango