Gerra sasoiko bizipenak: jateko eta arroparik ez, etxeak hutsik, beldurra...

Gerra sasoiko bizipenak: jateko eta arroparik ez, etxeak hutsik, beldurra... Arriandi auzoan jendeak alde egin zuen etxeetatik, dena bertan lagata. Amak Oromiño auzora bidali zuen, senideengana, baina han ere etxea hutsik aurkitu zuen. Beldurra pasa zuen bidean. Etxe handi baten ondoko gerezi-arbolan tripa eta poltsikoak bete zituen gereziz. Etxea hutsik zegoen. Norena zen eta barrutik nolakoa zen azaltzen du. Bidean hutsik aurkitu zituen etxe guztiak. Etxe bateko arropak hartu zituzten, ez zeukaten ezer eta. Jendea etxeetara itzuli zenean, auzoko lapurrak zirela esaten zuten. Beraiei txerria eta bizikleta ostu zizkieten. Bi bandoen erdian zeudenez, gaua pasatzera Mallabienara joaten ziren. Teila-lantegia zegoen han. Umeek oilo-tokian egiten zuten lo eta nagusien kanpoan.

Hizlaria(k): Frantziska Egiguren Bereziartua (1924)
Herria: Iurreta (Bizkaia)

Arriandi auzoan jendeak alde egin zuen etxeetatik, dena bertan lagata. Amak Oromiño auzora bidali zuen, senideengana, baina han ere etxea hutsik aurkitu zuen. Beldurra pasa zuen bidean. Etxe handi baten ondoko gerezi-arbolan tripa eta poltsikoak bete zituen gereziz. Etxea hutsik zegoen. Norena zen eta barrutik nolakoa zen azaltzen du. Bidean hutsik aurkitu zituen etxe guztiak. Etxe bateko arropak hartu zituzten, ez zeukaten ezer eta. Jendea etxeetara itzuli zenean, auzoko lapurrak zirela esaten zuten. Beraiei txerria eta bizikleta ostu zizkieten. Bi bandoen erdian zeudenez, gaua pasatzera Mallabienara joaten ziren. Teila-lantegia zegoen han. Umeek oilo-tokian egiten zuten lo eta nagusien kanpoan.

Informazio gehiago: Gerra sasoiko bizipenak: jateko eta arroparik ez, etxeak hutsik, beldurra...

Ihes egin beharra