Bonbardaketa bezperan Arratzura egin zuten alde

Bonbardaketa bezperan Arratzura egin zuten alde Berak 3 bat urte zituela, Gernikara etorri ziren bizitzera, Zigerta dantzalekuaren gainera. Hiru familia bizi ziren etxe hartan. Gernikan Gipuzkoa aldetik alde egindako asko zeuden eta beraien etxean ere egon ziren. Gernika bonbardatu behar zutenaren zurrumurrua egon zen, eta bezperan, domekan, aitak Arratzura eraman zuen familia guztia. Angelek bizikleta baino ez zuen lortu ateratzea.

Hizlaria(k): Angel Nabea Arriola (1930)
Herria: Gernika-Lumo (Bizkaia)

Berak 3 bat urte zituela, Gernikara etorri ziren bizitzera, Zigerta dantzalekuaren gainera. Hiru familia bizi ziren etxe hartan. Gernikan Gipuzkoa aldetik alde egindako asko zeuden eta beraien etxean ere egon ziren. Gernika bonbardatu behar zutenaren zurrumurrua egon zen, eta bezperan, domekan, aitak Arratzura eraman zuen familia guztia. Angelek bizikleta baino ez zuen lortu ateratzea.

Informazio gehiago: Bonbardaketa bezperan Arratzura egin zuten alde

Ihes egin beharra