Parisko administrariak, abadea, medikua...
Hizlaria(k): Xexili Mintegia Zabalgojeaskoa (1927) Herria: Gernika-Lumo (Bizkaia)
Parisen, hasieran hotel batean bizi ziren, baina gerora Paris ondoko Bry sur Marne herriko La Roselle izeneko etxea alokatu zuten. Administrari moduan getxotar batzuk izan zituzten, Agirre lehendakariaren hurbilekoak: don Bitor Lejarzegi, don Dámaso Olaburu, Justo Zabala (Getxoko alkatea) eta Ricardo Maguregi. Ostegunero medikua izaten zuten don Luis Anperio. Abadea don Juan Jose Bastegieta zen. Beraiekin zeuden neska nagusiak abesbatzakoak ziren eta bakoitzak ume baten ardura zuen. Bere arduraduna edo amabitxia Juli Zulueta izan zen.
Informazio gehiago: Parisko administrariak, abadea, medikua...
Ihes egin beharra
-
Senarra gudari eraman zuten hamabost urterekin
Adora Osa Arrizabalaga ()
Zumaia
-
Etxean tokirik ez, eta izebarenean lotan
Mertxe Birto Sorondo (1929)
Hondarribia
-
Herriko postaria triste alde egin zutenean
Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913)
Bermeo
-
Errefuxiatuak etxean gerra garaian
Tomas Jainaga Iza (1925)
Berriz
-
Bueltan, gazteak kartzelara
Adelaida Sorondo Araneta (1926)
Hondarribia
-
Gerra piztu eta herriz herri ibili behar urte eta erdiz
Joxe Gaztelumendi Aiestaran (1925)
Errenteria
-
12 urte zituenera bitartean Belgikan
Jesusa Astigarraga Carral ()
Eibar
-
Gerra hasi zenean, ihesi Frantziaraino
Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919)
Pasaia
-
Amak oposaketak egiterakoan, gerra hasi eta Bizkaira
Miren Egaña Goya (1946)
Donostia
-
Gerra hasi zeneko kontuak
Migel Imaz Arruabarrena (1927)
Hondarribia