Karrantzara eta Torrelavegara ebakuatuta

Karrantzara eta Torrelavegara ebakuatuta Gerra hasi zenean, etxetik atera zituzten bera eta bere familiakoak. Etxeko lau behiak, astoa eta jeneroz betetako gurdia hartuta, Durangoko tren-geltokira joan ziren. Ganadua kargatzen zeudela, obusak hasi ziren jaurtitzen Ezkurdira. Hiru arrebak, amama, osaba eta bera Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren; Karrantzako baserri batean egon ziren bi hilabete eta erdiz 80 bat lagun. Karrantza hartu zutenean Torrelavegara joan ziren. Durangora bueltatzeko trena astelehenez hartu zuten, eta eguenez (ostegunez) heldu ziren.

Hizlaria(k): Txomin Aranbarri Larizubirrementeria (1924)
Herria: Durango (Bizkaia)

Gerra hasi zenean, etxetik atera zituzten bera eta bere familiakoak. Etxeko lau behiak, astoa eta jeneroz betetako gurdia hartuta, Durangoko tren-geltokira joan ziren. Ganadua kargatzen zeudela, obusak hasi ziren jaurtitzen Ezkurdira. Hiru arrebak, amama, osaba eta bera Karrantzara eta Torrelavegara joan ziren; Karrantzako baserri batean egon ziren bi hilabete eta erdiz 80 bat lagun. Karrantza hartu zutenean Torrelavegara joan ziren. Durangora bueltatzeko trena astelehenez hartu zuten, eta eguenez (ostegunez) heldu ziren.

Informazio gehiago: Karrantzara eta Torrelavegara ebakuatuta

Ihes egin beharra