Agirre Lehendakaria ihesi munduan zehar

Agirre Lehendakaria ihesi munduan zehar <p>Eusko Jaurlaritzak antolaketa ona omen zuen. Bermeoko arrantza-ontzi asko joan zen Ipar Euskal Herrira gerra denboran. Arrantzan egin eta hortik ateratzen zuten diruarekin finantzatzen zuten hainbat gauza. Agirre lehendakariak ihesi ibili behar izan zuen munduan zehar kamuflatuta; azkenean Buenos Airesen azaldu ei zen. Osaba ere berdintsu, nahiz eta eskala apalagoan. Casablancara (Maroko) egin zuen ihes, eta han geratu zen bizitzen.</p>

Hizlaria(k): Koldo Torre Iturbe (1933)
Herria: Bermeo (Bizkaia)

Eusko Jaurlaritzak antolaketa ona omen zuen. Bermeoko arrantza-ontzi asko joan zen Ipar Euskal Herrira gerra denboran. Arrantzan egin eta hortik ateratzen zuten diruarekin finantzatzen zuten hainbat gauza. Agirre lehendakariak ihesi ibili behar izan zuen munduan zehar kamuflatuta; azkenean Buenos Airesen azaldu ei zen. Osaba ere berdintsu, nahiz eta eskala apalagoan. Casablancara (Maroko) egin zuen ihes, eta han geratu zen bizitzen.

Informazio gehiago: Agirre Lehendakaria ihesi munduan zehar

Ihes egin beharra