Gerrak izeba-osaben bizimodua irauli zuen

Gerrak izeba-osaben bizimodua irauli zuen Astigarragako “Bar Mikaela” dagoen eraikinean, osaba-izebak bizi ziren. Gerran, osabak alde egin zuen, hilko ez bazuten; izan ere, Astigarragan, hainbat gizon fusilatu zituzten. Osabaren ama, osabaren lau ume txikiak hartuta, Belgikara joan zen; eta izeba Astigarragan gelditu zen, bakar-bakarrik, etxea zaintzearren; bestela, kendu egingo zioten. Gerra bukatu ostean, osaba Venezuelan egon zen, etxera itzuli ezinik. Izebari ez zioten utzi taberna irekitzen. Orduan, tabernan upel batzuk jarri zituzten, sagardoa saltzeko; baina, hala ere, ez zieten baimenik eman. Eta, azkenean, aitaren izenean ireki behar izan zuten taberna.

Hizlaria(k): Joxe Goñi Urreaga (1928)
Herria: Astigarraga (Gipuzkoa)

Astigarragako “Bar Mikaela” dagoen eraikinean, osaba-izebak bizi ziren. Gerran, osabak alde egin zuen, hilko ez bazuten; izan ere, Astigarragan, hainbat gizon fusilatu zituzten. Osabaren ama, osabaren lau ume txikiak hartuta, Belgikara joan zen; eta izeba Astigarragan gelditu zen, bakar-bakarrik, etxea zaintzearren; bestela, kendu egingo zioten. Gerra bukatu ostean, osaba Venezuelan egon zen, etxera itzuli ezinik. Izebari ez zioten utzi taberna irekitzen. Orduan, tabernan upel batzuk jarri zituzten, sagardoa saltzeko; baina, hala ere, ez zieten baimenik eman. Eta, azkenean, aitaren izenean ireki behar izan zuten taberna.

Informazio gehiago: Gerrak izeba-osaben bizimodua irauli zuen

Ihes egin beharra