Frantziara babes bila

Frantziara babes bila Sei bat hilabete pasatu zituen Frantzian. Hiru aukera eman zizkieten: Ameriketara joan, Frantzian geratu edota etxera itzultzea. Bere ahizpa, haren bi alaba eta bera egon ziren elkarrekin Frantzian. Denak itzuli ziren etxera. Oso ondo hartu omen zituzten Frantzian. Kuartel handi batean egon ziren 150 bat lagun babestuta. Zurezko ohatzetan egiten zuten lo. Erosketak egin eta jatorduak prestatzeko eurek antolatu ziren, frantsesek gainbegiratuta.

Hizlaria(k): Domeke Elexpuru Altube (1919)
Herria: Aramaio (Araba)

Sei bat hilabete pasatu zituen Frantzian. Hiru aukera eman zizkieten: Ameriketara joan, Frantzian geratu edota etxera itzultzea. Bere ahizpa, haren bi alaba eta bera egon ziren elkarrekin Frantzian. Denak itzuli ziren etxera. Oso ondo hartu omen zituzten Frantzian. Kuartel handi batean egon ziren 150 bat lagun babestuta. Zurezko ohatzetan egiten zuten lo. Erosketak egin eta jatorduak prestatzeko eurek antolatu ziren, frantsesek gainbegiratuta.

Informazio gehiago: Frantziara babes bila

Ihes egin beharra