Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera

Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera Gerra Zibilean, aitita Antzuolako alkatea zenez, herritik ihes egin behar izan zuten. Batetik bestera ibili ostean, Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren. Lot departamenduan egon ziren bizitzen, aitita, amama, beraien lau alaba eta hainbat ume, Gregori tartean. Bere izeko zaharrena frantziar batekin ezkondu zen bertan. Denbora nahikotxo egon ziren bertan. Amama lehenago bueltatu zen etxera. Gero beraiek bueltan zetozela, elgorriak jota Irungo gurutze gorrian egon ziren berrogeialdian Antzuolara heldu aurretik. Aitita beranduago etorri zen.

Hizlaria(k): Gregorio Madariaga Lamariano (1930)
Herria: Antzuola (Gipuzkoa)

Gerra Zibilean, aitita Antzuolako alkatea zenez, herritik ihes egin behar izan zuten. Batetik bestera ibili ostean, Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren. Lot departamenduan egon ziren bizitzen, aitita, amama, beraien lau alaba eta hainbat ume, Gregori tartean. Bere izeko zaharrena frantziar batekin ezkondu zen bertan. Denbora nahikotxo egon ziren bertan. Amama lehenago bueltatu zen etxera. Gero beraiek bueltan zetozela, elgorriak jota Irungo gurutze gorrian egon ziren berrogeialdian Antzuolara heldu aurretik. Aitita beranduago etorri zen.

Informazio gehiago: Frantziako bizimodua eta Antzuolara itzulera

Ihes egin beharra