Gerran aitita alkatea zenez, herritik alde egin behar

Gerran aitita alkatea zenez, herritik alde egin behar Beraien aitita herriko alkatea izan zen. PNVkoa zenez, Gerra Zibilean familia guztiak Antzuolatik alde egin behar izan zuen. Sei hilabetez 40 bat lagun Bermeon egon ziren. Nazionalek Bermeo hartu eta Bilbon egon ziren beste hilabetez. Bermeon eta Bilbon, bietan, Ertzilla kalean egon ziren. Artxanda hartu zutenean, Santander aldera joan ziren. Bidean, Limpiasen (Ladero ondoan) egon ziren bizpahiru egun. Gogoan du Jose Antonio Agirre lehendakaria Laderoko hondartzan jaitsi zela hegazkinez. Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren.

Hizlaria(k): Gregorio Madariaga Lamariano (1930)
Herria: Antzuola (Gipuzkoa)

Beraien aitita herriko alkatea izan zen. PNVkoa zenez, Gerra Zibilean familia guztiak Antzuolatik alde egin behar izan zuen. Sei hilabetez 40 bat lagun Bermeon egon ziren. Nazionalek Bermeo hartu eta Bilbon egon ziren beste hilabetez. Bermeon eta Bilbon, bietan, Ertzilla kalean egon ziren. Artxanda hartu zutenean, Santander aldera joan ziren. Bidean, Limpiasen (Ladero ondoan) egon ziren bizpahiru egun. Gogoan du Jose Antonio Agirre lehendakaria Laderoko hondartzan jaitsi zela hegazkinez. Santanderren andreak, umeak eta gizonezko batzuk itsasontzian sartu eta Frantziara joan ziren.

Informazio gehiago: Gerran aitita alkatea zenez, herritik alde egin behar

Ihes egin beharra