Hildako asko gerra hasi zen egunean

Hildako asko gerra hasi zen egunean Bonbaren ondoren, Koldok ez zuen ezer ulertzen, eta emakume guztiak negarrez ikusi zituen. Omega lantegia bertan zegoen, baina gerran suntsituta geratu zen. Bonbardaketa baretu zenean, jendeak San Bernabe mendira joateko deia jaso zuen. Amak eskutik oratuta joan zen hara. Koldoren osaba bat egun hartan hil zen, zauri larriengatik. Denera 50 bat lagun hil omen ziren egun hartan, familia osoak barne.

Hizlaria(k): Koldo Pildain Gonzalez de Langarika (1931)
Herria: Otxandio (Bizkaia)

Bonbaren ondoren, Koldok ez zuen ezer ulertzen, eta emakume guztiak negarrez ikusi zituen. Omega lantegia bertan zegoen, baina gerran suntsituta geratu zen. Bonbardaketa baretu zenean, jendeak San Bernabe mendira joateko deia jaso zuen. Amak eskutik oratuta joan zen hara. Koldoren osaba bat egun hartan hil zen, zauri larriengatik. Denera 50 bat lagun hil omen ziren egun hartan, familia osoak barne.

Informazio gehiago: Hildako asko gerra hasi zen egunean

Gerran hildakoak eta zauritutakoak