Kanpai-hotsekin batera, babeslekura

Kanpai-hotsekin batera, babeslekura Gernikako bonbardaketa egunean, aitagaz batera Durangora joan zen. Handik bueltan, etxera heldu eta kanpai-hotsak entzun zituzten. Sekula babesleku batean sartu gabea zen Julio. 7 urteko arreba hartu eta etxe ondoko babeslekura joan ziren. Harea-zaku eta apeekin egindakoa zen. Babeslekua non zegoen azaltzen du. Alboko bi eraikinak erre ziren, baina beraiei ez zitzaien ezer ere gertatu. Beraien etxea ere zutik mantendu zen. Anaia nagusiari etxean bertan babeslekua egitea bururatu zitzaion lehenago, eta gainerako senideak eta besteren batzuk ere han babestu ziren. Etxe ondoko eraikinean, gaur egungo Kaltzada egoitzan, 28 hil zituzten.

Hizlaria(k): Julio Onaindia Landeta (1924)
Herria: Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gernikako bonbardaketa egunean, aitagaz batera Durangora joan zen. Handik bueltan, etxera heldu eta kanpai-hotsak entzun zituzten. Sekula babesleku batean sartu gabea zen Julio. 7 urteko arreba hartu eta etxe ondoko babeslekura joan ziren. Harea-zaku eta apeekin egindakoa zen. Babeslekua non zegoen azaltzen du. Alboko bi eraikinak erre ziren, baina beraiei ez zitzaien ezer ere gertatu. Beraien etxea ere zutik mantendu zen. Anaia nagusiari etxean bertan babeslekua egitea bururatu zitzaion lehenago, eta gainerako senideak eta besteren batzuk ere han babestu ziren. Etxe ondoko eraikinean, gaur egungo Kaltzada egoitzan, 28 hil zituzten.

Informazio gehiago: Kanpai-hotsekin batera, babeslekura

Borroka