Gerra Zibila: Iparreko frontea

Gerra Zibila: Iparreko frontea Gerra hasi zenean Manuelek 18 urte zituen. Lehenengo momentuan Iruñera eraman zuten, eta handik Gasteiza instrukzioa egitera. Instrukzioa egin ondotik, Bilbon geldialdi txikia egin eta, gero, Navas eta Nueva herrietatik pasata Gijonera eraman zuten frontera. Iritsi eta berehala “Norte”ko frontea bukatua zela eta irabazia zutela ikasi zuten. Tunel batean munizioa zaintzen jarri zutenean bizitutakoa kontatzen du. Handik Ebroko batailara.

Hizlaria(k): Manuel Mundiñano Ezkutari (1918)
Herria: Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Gerra hasi zenean Manuelek 18 urte zituen. Lehenengo momentuan Iruñera eraman zuten, eta handik Gasteiza instrukzioa egitera. Instrukzioa egin ondotik, Bilbon geldialdi txikia egin eta, gero, Navas eta Nueva herrietatik pasata Gijonera eraman zuten frontera. Iritsi eta berehala “Norte”ko frontea bukatua zela eta irabazia zutela ikasi zuten. Tunel batean munizioa zaintzen jarri zutenean bizitutakoa kontatzen du. Handik Ebroko batailara.

Informazio gehiago: Gerra Zibila: Iparreko frontea

Borroka