Milizianoen artean talde desberdinetakoak

Milizianoen artean talde desberdinetakoak Milizianoen artean talde desberdinetakoak zeuden: CNTkoak, abertzaleak, UHPkoak... Bazeuden gudari batzuk ia egunero joaten zirenak euren etxera gosaltzera. Norbaitek mehatxatu edo estutzen bazituen, leihoan izara zuria jartzeko esaten zioten amandreari. Behin edo behin hala egin eta, goitik tiroka hasten zirenean, "UHP, UHP" deiadarka hasten ziren, ihes egiten zuten bitartean.

Hizlaria(k): Tomas Beitia Arejolaleiba (1933)
Herria: Eskoriatza (Gipuzkoa)

Milizianoen artean talde desberdinetakoak zeuden: CNTkoak, abertzaleak, UHPkoak... Bazeuden gudari batzuk ia egunero joaten zirenak euren etxera gosaltzera. Norbaitek mehatxatu edo estutzen bazituen, leihoan izara zuria jartzeko esaten zioten amandreari. Behin edo behin hala egin eta, goitik tiroka hasten zirenean, "UHP, UHP" deiadarka hasten ziren, ihes egiten zuten bitartean.

Informazio gehiago: Milizianoen artean talde desberdinetakoak

Borroka