Bilbo bonbardatzean babeslekura gordetzera

Bilbo bonbardatzean babeslekura gordetzera 'Cafe Iruña'ren gainean jaio eta bizi zen Julen. Bi neskame izaten zituzten; euskaldunak, umeak euskaraz ikas zezaten. Bilbon ziren gerra denboran. Gogoan du bonbardaketa eguna. Indabak jaten ari ziren. Hegazkinen hotsa entzutean Albiako babeslekura joan ziren. Arana Goiriren etxearen eta Justizia Jauregiaren ondoan zegoen. Abokatu kideek esan izan diote: "Begira Julen, predestinatua hengoen".

Hizlaria(k): Julen Madariaga Agirre (1932)
Herria: Bilbo (Bizkaia)

'Cafe Iruña'ren gainean jaio eta bizi zen Julen. Bi neskame izaten zituzten; euskaldunak, umeak euskaraz ikas zezaten. Bilbon ziren gerra denboran. Gogoan du bonbardaketa eguna. Indabak jaten ari ziren. Hegazkinen hotsa entzutean Albiako babeslekura joan ziren. Arana Goiriren etxearen eta Justizia Jauregiaren ondoan zegoen. Abokatu kideek esan izan diote: "Begira Julen, predestinatua hengoen".

Informazio gehiago: Bilbo bonbardatzean babeslekura gordetzera

Borroka