Gerra sasoiko bizipenak: aita eraman, etxeak hustu, hildakoak...
Hizlaria(k): Frantziska Egiguren Bereziartua (1924) Herria: Iurreta (Bizkaia)
Gerratean aita pistola paparrean ipinita eraman zuen etxetik miliziano batek. Txerria eta bi ohe utzi zituen etxean, ezin zituelako berarekin eraman, baina beste traste guztiak eraman zituen. Soinean zituzten arropekin geratu ziren. Etxe inguruko arboladi batean mutil bat hilda aurkitu zuten bere osabek. Bera hura ikustearren atera zen eta etxe guztietako ateak zabalik zeudela ikusi zuen: jendeak alde egin zuen, dena bertan lagata. Gauean etxeetako traste guztiak eraman zituzten; beraiei txerria ere horrelaxe ostu zieten. Milizianoak izango zirela uste du. Francoren tropak Durango alderago zeuden. Milizianoek tankea zutela kontatzen du.
Informazio gehiago: Gerra sasoiko bizipenak: aita eraman, etxeak hustu, hildakoak...
Ondasunen galera
-
Ibarretagainekora bueltatu
Soledad Abarrategi Eraña (1932)
Arrasate
-
Gerran etxetik Bergarara ihesi
Pedro Agiriano Urrutia (1932)
Arrasate
-
Aita kartzelan eta furgoneta errekisatuta
Niceta Zabala Zamakona (1937)
Berriz
-
Gerratik itzultzean, etxera sartzeko baimena behar
Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925)
Pasaia
-
Batzokia gerrako harrapakina
Joseba Gotzon Idigoras Arzuaga (1923)
Ermua
-
Amu baserrian jaioa
Begoña Errasti Agirre ()
Azpeitia
-
Uhagonekoei dena errekisatu eta semea fusilatu
Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921)
Sukarrieta
-
Errepublikazaleak etxean
Patxi Zabarte Beitia (1922)
Arrasate
-
Hernaniko sua ikus zezaketen
Margari Aizpurua Lete (1923)
Donostia
-
Bonbardaketa ostean: zerua goian eta lurra behean
Kruzita Etxabe Garro (1930) Jesus Kortabitarte Madariaga (1927)
Gernika-Lumo