Ahizpetako bat zigortua, batzokian ibiltzeagatik

Ahizpetako bat zigortua, batzokian ibiltzeagatik <p>Bere ahizpak batzokian ibiltzen ziren gerra aurretik. Han aurkitutako zerrenda bat zela eta, zigortu egin zituzten. Afiliatuak ziren, eta bietako bat, Rosario, zuzendaritzakoa. Horregatik zigortu zuten, soldaduen arropa zikina garbitzera. Errepublika garaian bera ere joaten zen batzokira, festaren bat zegoen aldiro. Idazmakina eta irratia kendu zieten. Monzongo etxean errekisatutako gauzak zeuden, eta aitari handik nahi zuena hartzeko esan zioten gero. Ez zuen ezer hartu. Ez zituzten beraien gauzak berreskuratu. Isuna ere jarri zieten. Bi ahizpak Emakume Abertzale Batzan zeuden, eta zaharrena juntan. Salatariak familiakoak izan zirela esan zieten.</p>

Hizlaria(k): Elisabet Agirrezabal Arrese (1919)
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

Bere ahizpak batzokian ibiltzen ziren gerra aurretik. Han aurkitutako zerrenda bat zela eta, zigortu egin zituzten. Afiliatuak ziren, eta bietako bat, Rosario, zuzendaritzakoa. Horregatik zigortu zuten, soldaduen arropa zikina garbitzera. Errepublika garaian bera ere joaten zen batzokira, festaren bat zegoen aldiro. Idazmakina eta irratia kendu zieten. Monzongo etxean errekisatutako gauzak zeuden, eta aitari handik nahi zuena hartzeko esan zioten gero. Ez zuen ezer hartu. Ez zituzten beraien gauzak berreskuratu. Isuna ere jarri zieten. Bi ahizpak Emakume Abertzale Batzan zeuden, eta zaharrena juntan. Salatariak familiakoak izan zirela esan zieten.

Informazio gehiago: Ahizpetako bat zigortua, batzokian ibiltzeagatik

Ondasunen galera