Lekeitiotik Santoñaraino bizitakoak
Hizlaria(k): Juan Uribarren Atxabal (1924) Herria: Lekeitio (Bizkaia)
Gerra heldu zenean, Juanek aitarekin batera motor txikian alde egin zuten Santoñaraino. Ebakuazioa zelan bizi izan zuten kontatzen du zehaztasun guztiz: Armintzan zeudela, aitak soldadu joan behar zuela esan zion alkateak; faxistak Bilbora sartzerakoan, Zierbenera joan ziren eta handik Algortara; Bilbo hartu zutenean, Laredora joan ziren; azkenik, Santoñara joan ziren. Toki guztietan izan zituzten bizipen interesgarriak. Santoñan faxistak lekeitiar batzuen bila joan ziren; "Aita Guria" baporean, Leturia lekeitiarra hartu eta fusilatu egin zuten.
Informazio gehiago: Lekeitiotik Santoñaraino bizitakoak
Errepresioa
-
Fusilatzeak etxe ondoan
Irune Karrera Etxeberria (1929) Xatur Karrera Etxeberria (1930)
Hernani
-
Kaleak eta kuartela garbitzera zigortuta
Domeke Elexpuru Altube (1919)
Aramaio
-
Joxe "Beltza" eta sarjentua
Joxe Mari Zuloaga Etxebeste (1932)
Errenteria
-
Gerra sasoian ilea zerora moztu zuenekoa
Edurne Laborda Astiazaran (1923)
Bergara
-
Aita eta osaba Markinako kartzelan
Gregori Goitia Izurieta (1919)
Lekeitio
-
Gerra garaian aita mendian gordeta ibili zen
Joxe Ramon Aranburu Ugartemendia (1941)
Alkiza
-
Aitaren kartzelaldia Larrinagan
Iñaki Gorritxategi Alberdi (1931)
Berriz
-
Gregorio preso: Bilbo, Urduña, Gasteiz, Palencia.
Gregorio Urionaguena Arriaga (1917)
Abadiño
-
Aita ezin besarkatu
Libe Asua Zarrabeitia (1916)
Galdakao
-
Aita heriotza-zigorrarekin luzaroan
Koldo Torre Iturbe (1933)
Bermeo