Txahala saldu behar, aita bisitatzera joateko

Txahala saldu behar, aita bisitatzera joateko Aita kartzelan egon zen denboran ama bisitan joaten zitzaion. Bilboko kartzelara joateko, ordea, dirua behar zuela eta, bankura joan zen kartilarekin dirua ateratzera. Bankariak ez zion dirurik eman kartila senarraren izenean zegoelako. Amak txahal bat saldu behar izan zuen dirua lortu eta Bilbora joateko. Handik aurrera, kartila bien izenean jarri zuten.

Hizlaria(k): Mari Karmen Gerrikabeitia Garramiola (1929)
Herria: Etxebarria (Bizkaia)

Aita kartzelan egon zen denboran ama bisitan joaten zitzaion. Bilboko kartzelara joateko, ordea, dirua behar zuela eta, bankura joan zen kartilarekin dirua ateratzera. Bankariak ez zion dirurik eman kartila senarraren izenean zegoelako. Amak txahal bat saldu behar izan zuen dirua lortu eta Bilbora joateko. Handik aurrera, kartila bien izenean jarri zuten.

Informazio gehiago: Txahala saldu behar, aita bisitatzera joateko

Errepresioa