Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara

Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara Canfranc-etik zeharkatu zuten muga amak eta hiru alabek. Autobusean ekarri zituzten Donostiara. Komisarian mila paper egin eta gero heldu ziren etxera. Aita Frantzian geratu zen, baina handik gutxira, bere kontrako kargurik ez zegoelakoan, itzultzea erabaki zuen. Bila joan zitzaizkion Canfranc-era Bergaratik, baina muga zeharkatu bezain laster atxilotu eta Huescako kartzelara eraman zuten. Handik Bartzelonako Modelora.

Hizlaria(k): Lucia Farras Laskurain (1926)
Herria: Bergara (Gipuzkoa)

Canfranc-etik zeharkatu zuten muga amak eta hiru alabek. Autobusean ekarri zituzten Donostiara. Komisarian mila paper egin eta gero heldu ziren etxera. Aita Frantzian geratu zen, baina handik gutxira, bere kontrako kargurik ez zegoelakoan, itzultzea erabaki zuen. Bila joan zitzaizkion Canfranc-era Bergaratik, baina muga zeharkatu bezain laster atxilotu eta Huescako kartzelara eraman zuten. Handik Bartzelonako Modelora.

Informazio gehiago: Ama-alabak Bergarara, aita Bartzelonako kartzelara

Errepresioa