1936ko urrian hartu zuten preso

1936ko urrian hartu zuten preso Arabako Zuiako Domaika herriko eskolan aritu zen maistra eta gerrak bertan harrapatu zuen. 1936. urteko urriaren 14an atxilotu zuten. Lau erreketek Gasteizera eraman zuten. Bertan ea Gasteizen senitartekorik zuen galdetu ostean izeko baten etxera joan zen, baina izekoaren etxera heldu eta segituan joan zitzaizkion berriro bila. Gaueko hamabietan polizia sekretu bat bila joan zitzaion eta beste toki batera eraman zuen. Preso zeuden beste emakumeak gasteiztarrak ziren, abertzaleak. Labastidakoak ere bazeuden, errepublikazaleak ziur asko. Haurdun zegoen emakume batek ez zekien bere senarra fusilatu zutenik. Hiru astez egon zen bertan Oñatira, gurasoen etxera, bueltatu arte.

Hizlaria(k): Edurne Galartza (1914)
Herria: Antzuola (Gipuzkoa)

Arabako Zuiako Domaika herriko eskolan aritu zen maistra eta gerrak bertan harrapatu zuen. 1936. urteko urriaren 14an atxilotu zuten. Lau erreketek Gasteizera eraman zuten. Bertan ea Gasteizen senitartekorik zuen galdetu ostean izeko baten etxera joan zen, baina izekoaren etxera heldu eta segituan joan zitzaizkion berriro bila. Gaueko hamabietan polizia sekretu bat bila joan zitzaion eta beste toki batera eraman zuen. Preso zeuden beste emakumeak gasteiztarrak ziren, abertzaleak. Labastidakoak ere bazeuden, errepublikazaleak ziur asko. Haurdun zegoen emakume batek ez zekien bere senarra fusilatu zutenik. Hiru astez egon zen bertan Oñatira, gurasoen etxera, bueltatu arte.

Informazio gehiago: 1936ko urrian hartu zuten preso

Errepresioa