Gerraren hasiera: gizonak itsasoan eta ama beldurtuta Lekeitiora
Hizlaria(k): Miren Zubikarai Larreategi (1933) Herria: Ondarroa (Bizkaia)
Gerra Zibilaren hasiera nola bizi izan zuten. Estatu kolpea egon eta Errepublika kendu zutenean, nazionalek berehala hartu omen zuten Nafarroatik Donostia alderakoa. Herrian zabaldu zen Francorekin zebiltzan moroek euskarazko izenak zituzten umeei bularrak erretzen zizkietela. Ama bakarrik zegoen, aita aititarekin atunetara irtenda zegoelako, eta beldurtuta, amarengana Lekeitiora joateko poltsa prestatu zuen. Hiru egunerako joan zen, baina hilabete eta erdi egin zituen Lekeition, Ondarroan zerrenda beltzean zegoela jakin zuen eta. Bitartean, aita eta aitita Bilbora joan behar izan ziren arrainarekin, gerrako barkuek behartuta. Txaluparik itsasora irten ez zedin, piezak kentzen zizkieten. Halako batean itzuli ziren herrira.
Informazio gehiago: Gerraren hasiera: gizonak itsasoan eta ama beldurtuta Lekeitiora
Gerraren hasiera
-
Lau anaiak gerran
Pepita Amiano Larrañaga (1921)
Pasaia
-
Gerra hastean, Iruñean
Martina Iturbe Zubeldia (1914)
Tolosa
-
Juanita: 1936an Eibarren pistola eman
Juanita Lejarreta Garro (1920)
Berriz
-
Tiro artean perretxikotan
Laxaro Iparragirre Perurena (1929)
Errenteria
-
Tropak sartu zirenekoa; eskolako kanta frankistak
Elisa Kalzada Ugalde (1929)
Busturia
-
Gerra hasi eta Mendarora
Maite Andueza Zabaleta (1935)
Durango
-
Ama alarguna sareak egiten
Pili Jaio Saez (1921)
Pasaia
-
Gidabaimena atera zuen, frontetik libratzearren
Joxe Mari Iraola Zabalo (1920)
Anoeta
-
Sardina-saltzailea eta okina albiste emaile
Mateo Malaxetxebarria Lauzirika (1926)
Gernika-Lumo
-
Otxandioko bonbardaketatik ihesi
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915)
Abadiño