Gerra hasi eta segidan, frontera joan zen

Gerra hasi eta segidan, frontera joan zen Morroi lanak utzi zituenean, nabigatzen joateko asmoa zuen; baina gerra hasi zen, eta gerrara joan beharra izan zuen. Hiru egun Zugastietako Hipolitoren ferratokian egin ostean, Barakaldora joan ziren. Biharamunean, Langileen Batailoietara eraman zituzten. Eskolapioetan kintak osotu eta frontera eraman zituzten: Bizkargira, Sollubera, Artxandara eta Santander aldera. Castro-Urdialesen Ibarruriko alkatea aurkitu zuen: Burdaria auzoko Ramon Derteano. Hurrengo egunean, handik beste leku batera bidali zuten, Lizarrara (Nafarroa).

Hizlaria(k): Zeperino Mandaluniz Gorroño (1918)
Herria: Muxika (Bizkaia)

Morroi lanak utzi zituenean, nabigatzen joateko asmoa zuen; baina gerra hasi zen, eta gerrara joan beharra izan zuen. Hiru egun Zugastietako Hipolitoren ferratokian egin ostean, Barakaldora joan ziren. Biharamunean, Langileen Batailoietara eraman zituzten. Eskolapioetan kintak osotu eta frontera eraman zituzten: Bizkargira, Sollubera, Artxandara eta Santander aldera. Castro-Urdialesen Ibarruriko alkatea aurkitu zuen: Burdaria auzoko Ramon Derteano. Hurrengo egunean, handik beste leku batera bidali zuten, Lizarrara (Nafarroa).

Informazio gehiago: Gerra hasi eta segidan, frontera joan zen

Gerraren hasiera