Gerra Zibilaren hasiera

Gerra Zibilaren hasiera Gerra Zibila hasi zenean Vicentek 10-11 urte zituen. Egun horretan, bazihoan aitarekin belarra biltzera, eta bidetik jende mordoa gogoratzen du makil eta sardeekin. Erriberatik etorri zen jendea, eta Etxarrin bi edo hiru zutabe atera ziren Gipuzkoa aldera. Zubia nola lehertu nahi zuten gogoratzen du. Baita “toque de queda” delakoa nola jotzen zuten. Behin, halako batean, lanetik zetorren bati bost tiro bota omen zizkioten, ez zioten eman.

Hizlaria(k): Vicente Miranda Mundiñano (1927)
Herria: Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Gerra Zibila hasi zenean Vicentek 10-11 urte zituen. Egun horretan, bazihoan aitarekin belarra biltzera, eta bidetik jende mordoa gogoratzen du makil eta sardeekin. Erriberatik etorri zen jendea, eta Etxarrin bi edo hiru zutabe atera ziren Gipuzkoa aldera. Zubia nola lehertu nahi zuten gogoratzen du. Baita “toque de queda” delakoa nola jotzen zuten. Behin, halako batean, lanetik zetorren bati bost tiro bota omen zizkioten, ez zioten eman.

Informazio gehiago: Gerra Zibilaren hasiera

Gerraren hasiera